top of page

#Ziberkongresua

#CIBERPEBI

  • Black Blogger Icon
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black YouTube Icon

 

Begoña Beristain

 

(Onda Vasca)

 

“Blogs y periodismo: ¿compatibles?”

Begoña Beristain

Ziberkaztearitza Nazioarteko VIII. Kongresua
#CIBERPEBI

Begoña Beristainek kazetaritza eta blogen inguruan hitz egin zuen, bera kazetaria eta blogerra izanik. Beristainek Onda Vasca irratian egiten du lan baina horrez gain, “Veterana B” izeneko blog bat dauka. Beraren irratiko istorioak jende gehiagorenganaino iristea nahi zuen, horregaitik blog bat egitea erabaki zuen. Iraunkortasun eta maiztasunak blogean duen garrantzia azpimarratu du. Izan ere, norbait blog bat irakurtzen ohitzen bada, hori da eskaini behar diona. Hau da, ezin da egun batean elkarrizketa bat idatzi eta hamabost egun beranduago erreportaje bat … Egunero zerbait idatzi behar da, kazetaritza bizitza ulertzeko eta sentitzeko modu bat baita, gaineratu zuen Begoñak. Horrez gain, edozein ez dela kazetaria kritikatu zuen, gaur egun edozeinek atera diezaiokeelako argazki bat gertatzen ari den zerbaiti eta gero bere iritzia ezarri. Hori ez da kazetaritza, hori norbaitek bere iritzia ematea da, azaldu zuen. Hitzaldia aholku bat emanez bukatu zuen: “zerbait gertatzen ari den unetik ez badugu sentitzen informazioa bilatzeko, gertatukoaren inguruan sakontzeko beharra, ez gara kazetari onak izango”

bottom of page