top of page

#Ziberkongresua

#CIBERPEBI

  • Black Blogger Icon
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black YouTube Icon

 

Scott Eldrige

(Groningen Unibertsitatea/ Sheffield Unibertsitatea)

 

“Of course I’m a goddam journalist!: How studiying WikiLeaks and Interloper Media helps us better understand the journalistic field”.

Scott Eldrige

Ziberkaztearitza Nazioarteko VIII. Kongresua
#CIBERPEBI

Scott Eldrige, WikiLeaks bezalako webguneei buruz aritu zen. WikiLeaks, iturria babestuz, txosten anonimoak eta filtrazioak argitaratu egiten dituen plataforma da. Normalean, eskaintzen den informazioa giza interesekoa izaten da.

 

Mota honetako webguneek gero eta garrantzi gehiago dute. Informatzeko beste era bat sortu dute. Groningen eta Sheffield Unibertsitatetako irakaslea denak, azken aldi honetan kazetaritza tradizionalarekin egin diren konparaketak azpimarratu zituen. Mota honetako plataformak sortu izana, dudan jarri du kazetaritza zer den jakitea. Prentsa tradizionalaren arabera, kazetaritza ez da bakarrik praktika, horren atzetik askoz gehiago dago. Hedabide normalek The Guardian edo The Timesek analisi eta grafikoak eskaintzen dituzte, WikiLeaksek berriz,  informazioa baino ez du eskaintzen. Lehen, kazetariengan oso garrantzitsua zen izena, ezaguna izatea, orain berriz, web- gune hauetan ez da izenik jartzen.

 

Wikileaks- ek kazetaritza tradizionalak argitara ezin ditzakeen gauzak argitaratzeko aukera ematen du.  Askotan hedabideek, arazo handiak izaten dituzte zerbaiten berri emateko baimenik lortzen ez baldin badute. Plataforma honen bidez, informazio garrantzitsu, hori bai kontrastatua, ezagutzera eman daiteke.

bottom of page