#Ziberkongresua
#CIBERPEBI

Helle Sjovaag
(Bergen Unibertsitatea)
“Researching Media Diversity in the Digital Age”.
Helle Sjovaag

Ziberkaztearitza Nazioarteko VIII. Kongresua
#CIBERPEBI
Helle Sjovaag Bergeneko unibertsitateko irakaslea da eta berak Noruegako komunikabide aniztasunei buruzko ikerketa bat egin du. Aniztasuna ideia eta iritzi ezberdinek eta mundu ikuskera ezberdinek sorrarazten duten gatazkan datza. Sjovaagen aburuz, iritzi guztiek entzunak izan behar dute. Bere ustez, aniztasuna beharrezkoa da, batez ere komunikabideetan eta pluralismo politikoa edukitzeko, baina arazoa da komunikabide sistemetan desoreka dagoela. Politikoek, esaterako, komunikabideak hautatzen dituzte boto-emailearenganaino iristeko, horregatik da aniztasuna garrantzitsua. Beste gai bati erreparatuz, tokian-tokiko egunkariak eta egunkari nazionalak ezberdindu zituen. Tokian-tokiko egunkariek kirol kulturari, herritartasunari, eta abarri garrantzi handiagoa ematen diote, aldiz, egunkari nazionalek beste motatako gaiak lehenesten dituzte. Nazionalak komunikabideen aniztasunerako oso beharrezkoak direla esan zuen baina are garrantzitsuagoa lokalaren eta nazionalaren arteko oreka egotea da, lokalak ere hurbiltasuna lehenesten duelako eta horri ematen diolako garrantzia. Komunikabideak oinarri hartuz, datu esanguratsu bat bota zuen. Izan ere, komunikabideetan ez dago emakume eta gizonen arteko orekarik, soilik, %33k emakumeak ordezkatzen ditu. Beraz, orokorrean, kazetaritzak gizonezkoei ematen die garrantzi handiagoa.