#Ziberkongresua
#CIBERPEBI

Claire Wardle
(Columbiako Unibertsitatea)
“From the Virginia Tech shootings to the failed Turkish Coup: How have news organisations adapted to the realities of eyewitness media”.
Claire Wardle
Ziberkaztearitza Nazioarteko VIII. Kongresua
#CIBERPEBI

Giza harremanetan bezalaxe, azken urteotan sare-sozialen erabilerak izan duen gorakada izugarriak eragina izan du, jakina, kazetarien lanean ere. Haien iraultzaren ondorioak zergatiak bezain agerikoak dira; izan ere, sakeleko telefono zein bestelako gailu mugikorrik duen lagun orok sor dezake, egun, informazioa ekoizteko baliagarri gerta litekeen ikus-entzunezko materiala. Gauzak horrela, hedabideek honakoetatik hornitzeari ekin diote, jazoeraren lehenbiziko unetik bertatik.
Joera hori ezagututa, gaur egun albisteak lortzeko erabili ohi diren iturri eta bitarteko berriei buruzko ikerketa ugari egindakoa da Claire Wardle, Komunikazioan doktore dena New Yorkeko Columbiako Unibertsitatean. Ziberkazetaritzaren Nazioarteko VIII. Kongresuko lehenengo hizlari gisa, iturrion izaera lantzeaz batera, haietan oinarritutako informazioa argitaratu baino lehen datuak egiaztatzeak duen garrantziaz aritu da Virginia Tech-eko tiroketatik Turkiako estatu-kolpearen porrotera: hiritar-kazetaritzaren errealitatea albiste-erakundeetan barneratuz izeneko bere hitzaldian.
Wardlen ikerketen arabera, gizartea aldaketa izugarriak jasaten ari da azkenaldiko aurrerapen teknologikoak direla medio. Tartean, gero eta eskaintza zabalagoa dago sare sozialen artean, eta honakoek, kazetariei, informazioa lortzea ahalbidetzen diete. Aurrerapen garrantzitsuenen artean, Internetaren erabilera mugikorretan , 2005eko YouTube, 2006an sortu ziren Facebook eta Twitter, 2010ean eratu zen Instagram, 2011ko Snapchat, 2015eko Periscope eta 2016ean kaleratutako Facebook Live daude. Guzti hauei esker, komunikabideek, gertaera garrantzitsuenei buruzko informazioa lortu ahal izan dute. 2009. urtean esaterako, hegazkin bat Hudson ibaian lurreratu eta Jamin Krums delako gizon batek argazkia atera zion jasotakoari. Twiterrera igo zuen gero eta, nahiz eta jarraitzaile askorik ez izan, argazkia ospetsu bihurtu zen. Hedabideek gertakizunaren berri emateko erabili zuten irudia.
Informazioa kontrastatzea garrantzia handidun zeregina da Kazetaritzan. Askotan, lortzen den informazioa, faltsua da nahiz eta egiazkoa dela pentsatu. Sare sozialak erabiliz gero, eta lortu dena irudi bat izatekotan, argazki originala jabeari eskatu behar zaiola adierazi zuen Columbia Unibertsitateko doktoreak. Kontuan izan behar da baita ere, nork duen copyrighta, sare sozialetan txertatzen diren lokalizazioak ez direla beti benetakoak, eta lortakoak, beste gertakari batzuetako artxiboak izan daitezkeela. Horren adibide gisa, Trumpek bere kanpainan igo zuen etorkinen bideo bat jarri zuen Claire Wardle-ek. Bideoa Amerikari zegokion, baina berez, Maroko eta Melilla arteko mugan filmatutakoa zen.