top of page


IMG_9900

IMG_9899

IMG_9905

IMG_9892

IMG_9886

IMG_9891

IMG_9881

IMG_9859

IMG_9866

IMG_9860

IMG_9867

IMG_9868

IMG_9869

IMG_9871

IMG_9850

IMG_9848
1/5
DA!
AHOTSENEAKO SORTZAILE BERRIAK
(51. Durangoko Azoka - 2016)


infoKZ
51. Durangoko Azoka (DA) ospatu izan da azken hilabete honetan. Hainbat urte daramatza DAk gurean eta urtero bezala, liburu, disko eta beste hainbat produkturen bidez, aire freskoz bete izan du euskal kultura.
Beti egon izan dira sortzaileak gure gizartean. Urteak aurrera joan ahala, pertsona horiei esker gauzek hobera egiten dute eta horrez gain, hainbat berrikuntza eman dira. Musikaren arloan horixe bera gertatu izan da, euskal kulturarentzat ohiko musika edo tradizionala dena, nolabait zaharkitua geratu dela esan daiteke, urtero-urtero hainbat estilo berri eskaini izan baitira (odol berria) eta hori horrela, gazteak, berria den horren gose izan dira.
Ahotsenea Durangoko Azokako sortzaileen gunea da, bai literatura, bai musika arloan dihardutenentzat.
Erreportajea egiterako orduan azken hau izan da guk aukeratutako espazioa. Hala eta guztiz ere, musikan oinarritu gara. Hau da, azokan parte hartu duten taldeengan eta haiek plazaratutako lanetan, literatur arloa albo batera utziz.
Aipagarria da baita ere, gune honetan musikariek kaleratutako azken diskoak aurkezteko kontzertuak eman ditzaketela. Era horretan, azokara hurbiltzen diren bisitariek, produktuak erosi baino lehenago, taldeak zuzenean entzuteko aukera dute.
bottom of page