

Felipe Murillo
Erraiak

Erraiak taldea orain dela urtebete sortu zen eta Azpeitiko Udalak emandako diru-laguntzari esker lehenengo diskoa atera dute.
Diskoa azokan estreinatzearen arrazoiak nagusiki bi izan dira Felipe Murillo taldeko abeslariaren ustez. Alde batetik, datak bat etorri direlako eta bestetik, plaza egokia dela iruditzen zaielako, negozioa egiteko baino, haien lana azaleratzeko eta haien bailaratik ateratzeko.
Durangoko Azokak ikusgarritasuna ematen duela uste du Morillok, jendearengana iristeko erraztasuna ematen duen tresna delako.
Musikari ez zela arrotzagoa zela uste du. "Orain berriz, standean egoteak, inguruko jendea ezagutzeak eta beraiekin ezagutzak elkar-banatzeak, sortzaileen zirkuluan sartzen gaitu eta zerbait egiten ari garenaren sentsazioa ematen digu" adierazi du Erraiak taldeko partaideak.
