

Huntza

Aitor Huizi
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako 6 gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da.
Durangoko azoka, euskal kultura mailan dagoen plazarik garrantzitsuena izanik beraien diskoari asko eskaintzen diola adierazi du Aitor Huizek, Huntza taldeko biolinistak. Gainera, azokan saldu behar dela azpimarratu du.
Huiziren ustez, Durangoko azoka oso baliabide ona da jendearengana iristeko. Gainera, toki guztietatik dator jendea eta bertan errazago egiten da dena.
Musikaria ez zenean eta musikaria izanda alderatuz, Durangoko azoka ezberdin ikusten du: “Ni Durangoko azokara etorri izan naiz kanpotik ikustera merezi duen gauza bat delako. Gauza asko saltzeko daude eta aparte, gauza horiek egin dituen jendea dago eta nik gehienbat hori ikusten nuen ,jendea zegoela. Orain ,hemen barruan egonda eta ordu asko pasatuta konturatzen zara gehiago ohartu behar zarela obratan eta lanetan”, adierazi du Huntza taldeko biolinistak.
