

Egarri

Iker Mendaza
Egarri taldea orain dela urte bat sortutako taldea da. Ordutik hona, hainbat kontzertu eskaini ditu Euskal Herritik eta kasu honetan Durangoko Azokara hurbiltzea erabaki dute.
Azokan egotearen arrazoiak asko dira, Iker Mendaza taldeko trikitilari eta abeslariaren ustez, oso espazio zabala, kultur plaza handia eta jende asko biltzen den lekua baita. Toki ezin aproposagoa iruditu zaio taldeari haien disko berria salmentan jartzeko.
Euskal kulturan oinarritutako feria hau, abeslariaren aburuz, “erakusleiho” bat da. Produktuek marketina eta publizitatea lortzen dute han egonda, eta taldeei, jendeak ezagutu ditzan aukera ematen zaie.
Musikari gisa zein bisitari gisa, berdin ikusten du azoka trikitilariak. Betidanik joan izan da bertara produktuak erostera eta 51. edizio honetan, ohiturak bere horretan jarraitu izan du ere bai.
