

Gatibu

Alex Sardui
Gatibu, Gernika-Lumo aldeko rock musika taldea da. 2000. urtean sortu zen eta dagoeneko bost disko kaleratu dituzte.
Azoka diskoa estreinatzeko leku paregabea dela azpimarratu du Alex Sarduik, Gatibu taldeko abeslariak. Izan ere, euskal kultura bertan saltzeaz gain, bertan kontsumitzen dela eta horri esker diskoari “arrankada” bat ematen zaiola esan du Sarduik.
Sarduiren ustez, azokak gauza asko eskaintzen dizkie, bai musika aldetik eta bai sormen aldetik. Izan ere, irteteko aukera bat ematen du. Horrez gain, azokak, urte osoan ikusi ez dituzun musikari, abeslari, eta abar ikusteko aukera ematen du.
“Azoka musikaria izanda eta musika ez izanda ezberdin ikusten da”, adierazi du abeslariak. Izan ere, musikaria zarenean lan bat da eta musikaria ez zarenean emozioa, zure gustuko abeslariak, idazleak, eta abar hurbiletik ikusten dituzulako.
