

Odol berria
1974. urtean Niko Etxartek Odol Berria izeneko musika taldea sortu zuen anaia eta lehengusuarekin. Haien asmoa, tradizioa alde batera uztea eta berritzaile bihurtzea izan zen, hau da, odol berri izatea, eta desira egi bihurtzea lortu zuten.
Durangoko Azokan parte hartzen duten taldeak ere, odol berria dira. Haiek dakartzate berritasunak gurera. Ahotsenea martxan jarri zenetik, pila bat musika estilo entzun ahal izan dira oholtza gainean. Hori gutxi balitz, gazte musikagileek urtero harritzen jarraitzen dute handik pasatzen den oro, eta beti dute eskaintzeke berria den zerbait.
Hainbat musika talde biltzen dira Durangoko Azokan urtero eta aurten ez da gutxiago izan. Hamalau kontzertu izan dira Ahotsenean eguneko, eta guk izan direnetatik gutxi batzuk aukeratu ditugu, euskal taldeentzat azokak zer nolako garrantzia duen jakiteko.
