top of page

Izaro

Izaro Andrés

Izaro, kantautore euskalduna da. Mallabian bizi da eta  22 urte ditu. Irailean bere lehenengo diskoa atera eta Durangoko Azokan izan da lehen aldiz.

Izaroren ustez azoka oso leku aproposa da diskoa estreinatzeko. Aukera ematen duelako, jendeak normalean erosiko ez lukeen zerbait erosten animatzea.

Gehienbat Durangoko azokak, gertutasun hori eskaintzen diola adierazi du. “ Beste hainbat artista eta lanen artean zaude elkarri diskoak trukatzea, lan askoren artean egotea, oso polita da”, adierazi du Mallabitarrak.

Izaro musikaria ez zenean, azokara egun pasa hurbiltzen zen, liburuak begiratu, erosi, eta abar. “Deskubritzen” joaten zela, esan du; baina behin musikaria izanda, lan gehiago dagoela eta ordu jakin batzuk sartu behar direla adierazi du. “Pixka bat nekagarria da baina oso pozik nago”, gaineratu du.

51. Durangoko Azoka - 2016
InfoKZ
infokz@gmail.com
bottom of page