top of page


Hesian

Zuriñe Hidalgo
2006. urtean hasi zen musika indartsu eta bizia, haizeekin eta neska-mutilen ahotsekin hornituriko pop-rock/punk rock melodikoa da Hesian.
Zuriñe Hildalgok, Hesian taldeko abeslariak esan duenez, Durangoko Azoka beti izaten da polita disko berria estreinatzeko. Izan ere, hemen ateratzea “bonba” bat dela eta gainera jende asko etortzen dela adierazi du Hidalgok.
Zuriñeren ustez, Durangoko azoka erakusleiho bat da, lana aurkezteko asko eskertzen dena. “Disko batek izan dezakeen ibilbidearen zati oso handi bat saltzen da hemen, %60-a esango nuke”, adierazi du abeslariak.
Durangoko azoka musikaria ez zenean eta gaur egun berdin ikusten du. Izan ere, nahiz eta lanik ez aurkeztu urtero joaten da buelta bat ematera, ikustera eta erostera.

bottom of page