

Zer da Ahotsenea
Durangoko Liburu eta Disko Azoka topaleku eta erakusleiho handia da Euskal Herriko musika talde eta musikazaleentzako. Gainera, aurten, AHOTSENEA hazi egin da. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira. Aurten, 120 aurkezpen baino gehiago egon dira. Azpimarratu beharra dago, 51. Azoka hau, 5 egunekoa izan da, 2tik 6ra eta horrek aukera eman du toki zabalagoa egiteko sortzaileei, baina ororen gainetik dudarik gabe, nabaria da sortzaileen gogoa Ahotsenean parte hartzeko.
Ahotsenea, 2008. urtean sortu zen eta ordutik hona, sortzaile asko hurbiltzen da Durangora lanak aurkeztera eta publikoarekin harreman zuzena izatera. Beti izan da gune garrantzitsua. Hainbat idazlek eta musikarik Ahotsenea sortu zutenean, ez zegoen ez libururik, ez diskorik salmenta haietatik kanpo, argitaletxeetako eta diskoetxeetako salmenta haietatik kanpo. Saltzen laguntzea eta sinatzea zen aukera bakarra haientzat. Beraz, Ahotsenea hutsune hori betetzera etorri zen. Egun diskoek eta liburuek beste presentzia bat ere badute, defendatu ahal dira, alegia, aurkeztu eta ezagutarazi hainbat formatutan: kontzertua, solasaldia, errezitaldia, ikuskizuna, mahai-ingurua,akustikoa,performancea... non eta Azokan bertan. Lan guztiak aurkezteko 30 min ditu sortzaile bakoitzak. Orduan, besterik ez balitz horregatik, balantze positiboa da. Sortzaileek badute beren tokia Azokan. Bestalde, Ahotsenea bera ere joan da aldatzen. Handitu egin da. Baina oraindik ere, zazpi urte joandakoan sortzaile ugarik jarraitzen dute parte hartu nahian.
Ahotsenean, parte hartzeko baldintzak bi izaten dira. Alde batetik, euskarazko lanak izan behar dutela. Beste alde batetik, 2016an kaleratutako lanak izatea. Behin baldintza horiek beteta, eskaerak e-posta bidez egin beharko dituzte sortzaileek, info@ahotsenea.net helbidera bidaliz.
Ahotsenea ez da soilik, musika-jaialdi bat edo literatura-jaialdi bat. Sortzaileek badakite hori. Urte hauetan guztietan Ahotsenea, Azoka egunetan, baliagarria izan da sare horretan sakontzeko. Hala ere, ez da nahikoa izan eta horregatik 2015. urtean, topaketa bat antolatu zuten Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Azoka izan aurretik. Hamaika (idazle, musikari, editore...) elkartu ziren elkar ezagutzeko eta ideiak elkarri trukatzeko. Hori ere Ahotsenea zela aldarrikatuz.
Azokaren bilakaeran, lehen esan bezala, hainbat talde pasatu dira ahotsenetik, estilo guztietako musika jorratzen dituztenak: pop-rock, rock, punk-rock, rock and roll, eta abar. 51. edizioari erreparatuz, solasaldiak eta zuzenekoak egon dira. Bertan, Gatibu, Vendetta, Hesian, Erraiak, Garilak 26, Lauroba, eta abar bezalako taldeek parte hartu dute. Solasaldietan, aldiz, Gaizka Sarasola, Mariasun landa, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, eta abar bezalako euskal idazleak aritu dira beraien liburuen aurkezpenak egiten.
Aurten, Ahotsenean, parte hartu duten sortzaile guztietatik, disko gehien saldu dituzten taldeak, Vendetta eta Gatibu izan dira.
