

Vendetta

Pello Reparaz
Vendetta taldea, 2009. urtean sortu zen Euskal Herriko musika talde ospetsua da, Ska eta punk musika estiloak lantzen dituena.
Diskoa azokan estreinatzearen arrazoi nagusia zaleekin zuzenki erlazioa eduki eta sustatzeko testuinguru paregabea dela azpimarratu du Pello Reparazek, Vendetta taldeko abeslariak. Beraien ustez, ezinbestekoa da Durangora joatea eta azokan diskoa aurkeztu ahal izatea, beste dimentsio bat hartzen baitu.
Durangoko Azokak jendearenganako zuzentasuna eta gertutasuna eskaintzen diela azpimarratu du, Reparazek. Jendea hona etortzen da argazki bat eskatzen digute, diskoak sinatzen ditugu, erosten dizkigute, eta hori gauza polita da. Gu bestela gure lokalean gaude kontzertuetan ikusten gaituzte eta dendan erosten dute diskoa, hau da, harremana hotzagoa dela azpimarratu du abeslariak.
Pellok, pertsonalki, ez du Durangoko azoka ezagutu musikaria ez izanda, baina orain beste foku mota bat jartzen diotela azpimarratu du. Izan ere, lehen diskoak erosteaz gain, betiere beraien kontzientzietan Durangoko azoka kultura sustatze bat zela argi zeukaten. Gaur egun, kultura sustatze hori ahaztu gabe beraien talde sustraiak indartzeko ezinbesteko erreminta dela gaineratu du.
