top of page


Errime

Paul Beitia
Azpeitiko eta Zarauzko mutil kuadrila batek osatuta sortu zen Errime taldea duela urtebete.
Nahiz eta diskoa aldez aurretik aterata eduki, Durangoko azokan diskoa estreinatzeko arrazoi nagusia, beste hiru proiekturekin stand erdia partekatzeko aukera izan zutelako izan da. Zabaltzeko aukera oso ona iruditu zitzaien eta horregatik aukeratu dute DA.
Durangoko azokak beraien sorkuntza kaleratzeko plaza bat eskaintzen diela adierazi du taldeko abeslariak. Hau da, jendea ikusteko, standaren bidez lana zabaltzeko eta ahotsenean lana erakusteko aukera.
“Durangoko Azokan beti parte hartu izan dut. Orain aukera dugu barrutik bizitzeko eta parte hartzeko eta ilusioarekin hartu dugu”, adierazi du Beitiak.

bottom of page