top of page

Zea Mays

Aiora Errenteria

Zea Mays rock estiloko euskal musika talde bat da, 1997. urtean Bilbon sortua.

Zea Mays taldeko abeslariaren aburuz, azokak lan berriak aurkezteko eta diskoa estreinatzeko leku perfektua da. Izan ere, standak jartzen dituzte, medioak ere prest daude lekua uzteko eta orokorrean azokak estruktura bat duela azpimarratu du.

Azokak eskaintzen dien gauzarik garrantzitsuena egilea eta entzulea batera egotea dela azaldu du Aiora Errenteriak, “kontaktu zuzen-zuzena dago eta hori pribilegio bat da”.

Errenteriak esan duenez, musikariak ez zirenean beste era batera bizitzen zuten azoka. Izan ere, hara joan buelta bat eman eta Durangon farra egiten zuten eta orain, aldiz, standean lan gehiago egiten dute eta juerga gutxiago.

51. Durangoko Azoka - 2016
InfoKZ
infokz@gmail.com
bottom of page